Istanteko transkripzioa

273.000 iritzi
Edukiaren sailkapena
Adin guztietarako
1.000 M+
deskarga
Edukiaren sailkapena
Adin guztietarako
Lortu informazio gehiago
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia

Aplikazio honi buruz

Istanteko transkripzioa eta soinu-jakinarazpenak izeneko aplikazioarekin, gorrek eta entzumen-arazoak dituztenek erraztasun handiagoz hautemango dituzte eguneroko elkarrizketak eta inguruneko soinuak, Android-eko telefonoarekin.

Gailu gehienetan, Istanteko transkripzioa eta soinu-jakinarazpenak irekitzeko, egin urrats hauek:
1. Ireki gailuko Ezarpenak aplikazioa.
2. Sakatu Erabilerraztasuna.
3. Erabili nahi duzun eginbidearen arabera, sakatu Istanteko transkripzioa edo Soinu-jakinarazpenak.

Bestela, Erabilerraztasuna botoia, keinua edo ezarpen bizkorrak erabil ditzakezu Istanteko transkripzioa edo Soinu-jakinarazpenak abiarazteko (https://g.co/a11y/shortcutsFAQ).

Denbora errealeko transkripzioak
• Elkarrizketen interfazearen diseinu berriari esker, errazagoa da elkarren artean komunikatzea.
• Lortu denbora errealeko transkripzioak 80 hizkuntza eta dialektotan baino gehiagotan. Gehitu maiz erabiltzen dituzun hitz pertsonalizatuak; adibidez, izenak edo etxeko gauzak.
• Ezarri gailua dardara egin dezan norbaitek zure izena esaten duenean.
• Idatzi erantzunak elkarrizketan bertan.
• Audioa hobeto jasotzeko, erabili entzungailu kabledunetako eta Bluetooth bidezko entzungailuetako kanpoko mikrofonoak edo USB bidezko mikrofonoak.
• Telefono tolesgarrietan, erakutsi transkripzioak eta idatzitako erantzunak kanpoko pantailan, besteekin komunikatzea errazagoa izan dadin.
• Gorde transkripzioak 3 egunez. Gordetako transkripzioak gailuan izango dituzu 3 egunez, eta beste tokiren batean kopiatu eta itsatsi ahal izango dituzu. Modu lehenetsian, transkripzioak ez dira gordetzen.

Soinu-jakinarazpenak
• Jaso inguruko soinu garrantzitsuei buruzko jakinarazpenak, hala nola ke-alarma bat entzuten denean edo haur batek negar egiten duenean.
• Gehitu soinu pertsonalizatuak etxetresnek bip-soinuak igortzen dituztenerako.
• Berrikusi azken 12 orduetako soinuak, zure inguruan zer gertatzen ari zen ikusteko.

Eskatutakoa:
• Android 12 edo bertsio berriago bat

Istanteko transkripzioa eta soinu-jakinarazpenak Gallaudet University-rekin eta Rochester Institute of Technology-rekin (National Technical Institute for the Deaf, RIT/NTID) elkarlanean garatu dira.

Laguntza eta oharrak
• Oharrak bidaltzeko eta produktuei buruzko berritasunak jasotzeko, sartu Accessible Google Group-en: https://g.co/a11y/forum
• Istanteko transkripzioa eta soinu-jakinarazpenak erabiltzeko laguntza lortzeko, jarri gurekin harremanetan https://g.co/disabilitysupport helbidean.

Baimenen oharra
Mikrofonoa: Istanteko transkripzioa eta soinu-jakinarazpenak aplikazioek mikrofonoa erabiltzeko baimena behar dute zure inguruko hizketa eta soinuak transkribatzeko. Audioa ez da gordeta geratzen transkripzioak edo hautemandako soinuak prozesatu ostean.
Jakinarazpenak: soinu-jakinarazpenak darabiltzaten eginbideek jakinarazpenak erabiltzeko baimena behar dute soinuen berri eman ahal izateko.
Inguruko gailuak: Istanteko transkripzioa aplikazioak inguruko gailuak erabiltzeko baimena behar du Bluetooth bidezko mikrofonoekin konektatzeko.
Erabilerraztasun-zerbitzua: soinu-jakinarazpenek Accessibility Service APIa erabiltzen dute soinuak hautemateko zerbitzua atzeko planoan exekutatzeko eta gailuaren erabilerraztasun-botoiaren edo -keinuaren bidez azkar atzitzeko. API hori ez da erabiltzen pantailako edukia edo informazio pertsonala irakurtzeko, biltzeko edo gordetzeko.
Une-uneko elkarrizketen transkripzioak eta soinu-gertaeren jakinarazpenak
Azken eguneratzea
2026(e)ko urr. 21(a)

Datuen babesa

Seguru egoteko, funtsezkoa da jakitea garatzaileek nola biltzen eta partekatzen dituzten zuri buruzko datuak. Baliteke datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren inguruko jardunbideak aplikazioaren erabileraren, lurraldearen eta adinaren araberakoak izatea. Informazio hori garatzaileak eman du, eta baliteke aurrerago eguneratzea.
  • Ez da daturik partekatzen hirugarrenekin
    Lortu informazio gehiago garatzaileek partekatutako datuak aitortzeko duten moduari buruz
  • Baliteke aplikazioak datu mota hauek biltzea:
    Informazio pertsonala, Audioak eta beste 3
  • Datuak bidaltze-prozesuan enkriptatzen dira
  • Datuak ezin dira ezabatu

Balorazioak eta iritziak

268.000 iritzi
Bablo Telli
2024(e)ko irailaren 19(a)
Bablo Teli
Lagungarria iruditu al zaizu?

Berritasunak

• Elkarrizketen interfazearen diseinu berriari esker, errazagoa da elkarren artean komunikatzea.